XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egindako ostera askoren artean, bi egin zituen Palestinara: lehena 1902an, gertaldi honetarako Euskalerritik Palestinara ereserkia konposatuz; eta bigarrena 1911n.

Kolonian 1909an antolatu zen Nazioarteko Eukaristi Batzarrean ere egon zen, oporrak atzeratuz, abuztuan ospatu baitzen biltzar hau.

Erroman ere egon zen 1923an, eta Alemanian egin zituen egotaldietako adiskide kutun bat aurkitu zuen, Beda Kleinschmidt frantziskotarra; honekin joan zen Teresa Neumann estigmatizatua ezagutzera 1928ko udan.

Hurrengo urtean La estigmatizada de Konnersreuth liburua idatzi eta argitaratu zuen Barcelonan.

EUSKAL IZKINDEA (1891)

Bizkaiko Institutuko katedra Unamuno eta Aranarekin lehian 1888an irabazi zuen Azkuek.

Berehala hasi zen bere irakas-lanetarako langaiak sortzen.

Ahalegin horren emaitza izan zen Euskal Izkindea gramatikazko argitalpena, teoriak zabaltzeko ezezik irakas-tresna bezala ere pentsatua.

Josulaguna izatea ezinezkoa zela ikusi ondoren, Gasteizko katedralean txantre izatera saiatu zen Azkue.

Lehenago, 1913an, Santiago de Compostelako txantre izatea eskaini zion Nuntzioak, baina ez zuen onartu, Euskal Herritik kanpo ez zuelako egon nahi.

Eta 1914ean, nahiz eta Segoviako apezpikua zen Remigio Gandasegi adiskidearen laguntza izan, ez zuen lortu Gasteizen nahi zuen kargua.

Akademia sortzeko asmotan, Diputazioen aurrean agertzeko eliz goigizon bezala lanbide hori baliogarria izango zitzaiokeela esaten zion Azkuek Gasteizko apezpikuari eginiko eskarian.

Hiru apez ekintza ziren Azkuerentzat gogoko: Apezteriaren Batasun Apostolikoa, Apez Ostegunen Erakundea eta espainiar atzerriratuenganako laguntza.

Apez Ostegun Erakundeari hiru liburuxka zuzendu zizkion, bata bizkaieraz, bestea gipuzkeraz eta hirugarrena gaztelaniaz, baita Ereserkia ere.

Jesusen Teresa-rekiko debozio berezia zeukan eta honen ohorez ere Ereserkia musikatu zuen.

Argitarazle, idazle eta hizlaria

Apaiztu nintzen urtean -diosku Azkuek- La Abeja izeneko aldizkaritxo bat argitaratu genuen lau edo bost lagunen artean.